2007-03-13

Testigantzak

Emakume presoen testigantzak entzungai izan ziren martxoan burututako manifestazioan
.
.
Amatasuna:
.
7 hilabeteko haurdunaldia neramanean espetxez aldatu ninduten. Valentziara eraman ninduten, han amentzako modulua zegoelako eta nengoen espetxean ordea, ez. Ezin nuen furgoi normal batean joan, atzean esposatuta. Zorionez anbulantzian eraman ninduten, medikuarenean eskatu eta asko insistitu ondoren, inoiz ez dakizulako zertarako gai diren. Pertenentzia guztiak eramaten utzi zidaten, eta lau edo bost poltsa handi izango nituen, jadanik umearentzat gauza pila bat neramatzalako.
Valentziara heldu nintzenean modulora pasa ninduten eta 2. pisuko ziega bat eman zidaten. Txapadunarengana jo nuen esanez poltsa guztiak igotzeko laguntza behar nuela, ea beste presoren batek lagundu ahal zidan, bakarrik ezin nuela. Ezetz esan zidaten, hori ez zegoela baimenduta, eta haiengatik balitz baietz, baina ezin uztela halakorik baimendu. Zer espero dezakezu hain gezurtia den jendeaz, ez dakite aurpegia ematen ere. Poltsak bakarrik igo behar izan nituen, nola edo hala, astiro, txapadunek gainera presa sartzen zidaten bitartean. Ziegan itxi nindutenean txarto sentitzen hasi nintzen, kontrakzioak hasi balitzaizkit bezala, asko ikaratu nintzen. Esfortsuak ia erditzea aurreratu zidan. Zorionez ez zen horrela gertatu.9 hilabetera, erditzear nengoela, iritsi zen azkenik espero nuena eta arratsalde-gau parte batean “rompí aguas”. Txirrina jo nuen presaka baina ez zidan inork erantzun. Ate joka hasi behar izan nintzen gainerako presoak ere, kezkatuta, ateak jotzen eta oihuka hasi ziren, txapadunei deika eta irainka, baina ez zen inor agertzen. Gero jakin genuen moduluko txapadunak beste modulo batean zeudela denbora pasa, edaten edo dena delakoa. 2 ordutara agertu ziren eta korrika eta presaka atera ninduten ospitalera. Ia-ia ziegan erditu nuen.
.
.
Isolamendua:
.
Egun batean, gauzak jasotzeko esan zidaten eta beste espetxe batera eraman ninduten. Heldu nintzenean ziega txiki eta zahar batean sartu ninduten, probisionala zirudien leku batean. Bi egunen buruan enteratu nintzen ezetz, hori zela isolamendua eta hori zela nire ziega definitiboa. Leihoetan ez zegoen kristalik. Ez zegoen dutxarik, ez zegoen ispilurik, hilabeteak eman nituen nire irudia inon ikusi gabe, nire gorputzaren eta buruaren erreferentzia galduta.
24 orduak bakarrik pasatzen nituen, 20 ordu ziegan sartuta eta 4 ordu isolamenduko patioan, baina hor ere bakarrik. Ikusten nituen pertsona bakarrak txapadunak eta janaria ekartzen zidaten arruntak ziren. Leihotik beste kide batekin eta Grapoko batekin hitz egiten nuen egunero, baina ezin ginen elkar ikusi. Hizketaldi une horiek oasi bat ziren niretzat. 6 hilabetez egon nintzen egoera horretan, bakardadean.
Patiora ateratzen nintzenean ez zegoen zeregin handirik. Ibiltzen edo kirola egiten pasatzen nituen 4 orduak. Isolamendu galerian ziegak, patioa eta komun bat baino ez zeuden. Euria egiten zuenean ez zegoen non sartu. Euria, haizea edo hotza egiten zuenean patioko komunean sartuta ematen nituen 4 orduak, irakurtzen, eskularru eta txanoa jarrita, hotzak hilik. Eguzkiak neguan ez zuen egun osoan patioan edo ziegetan jotzen. Lurretik metro batera hormak bustita ageri ziren beti, hezetasunak janda.
Batzuetan neskaren bat ekartzen zuten isolamenduko ziegetara zigortuta, baina hauek laguntza baino kalte ziren. Negar egiten zuten zigorragatik, oihuka pasatzen zuten denbora, atean edo hormetan jotzen amorruz beteta, txapadunei deitzen zieten kexuka, jasangaitza zen.
Denborarekin antsietate arazoak pairatzen hasi nintzen. Pentsatzen nuen zoratzen ari nintzela, ez bainekien zer zen zehazki gertatzen ari zitzaidan hura. Burua etengabe nuen lanean, pentsatzen eta pentsatzen, ideiak sartzen zitzaizkidan buruan eta ez ziren irteten. Nire buruak ez zuen inoiz deskonektatzen. Ez nuen isiltasuna jasaten, kontrolatu ezin nuen zerbait entzuteko beldur nintzen. Lo egiteko arazoekin hasi nintzen eta jateko arazoak ere izan nituen. Asko argaldu nintzen. Egun osoan alerta eta estrés egoera batean bizi nintzen.
Denborarekin hobekuntzak lortu nituen nire bizi baldintzetan eta nire egoerak hobera egin zuen nabarmenki. Isolamendua tortura zuria eta krudela da, presoa suntsitzeko pentsatua dago, ez du ezertarako balio, mina egiteko bakar-bakarrik. Sarraskiak egiten ditu, pertsona orok jendez eta maitasunez bizitzeko beharra du, zure mundu afektiboa kentzen dizute. Isolamenduak tantakako sufrimendua eragiten du, sufrimendu ikusezina, hotza, iraunkorra, zauri sakonak uzten dituena.
.
.
Tortura:
.
Berdin da baietz esan, ezetz esan edo isilik egon. Berdin gertatuko da. Kanpoan, zure lagunek eta senideek dakite. Barruan, zu zaintzen zintuztenek dakite. Eta barruan nahiz kanpoan, gertatzen uzten dutenek dakite. Azkenik, zeuk ere badakizu. Antzina-antzinatik torturatzen da, gaur egun torturatzen da. Oraintxe bertan iritsi zaren arren, zure inguruko guztiari darion kiratsak barne-barnean kolpatzen zaitu, eta mugiezinik uzten zaitu, izututa, etsita, umiliatuta, belauniko, hasi gura ez duzun bidaia ikaragarri baten atarian. Ez!, esaten diozu zeure buruari. Ez!, esaten diozu munduari. Baina, atzetik, esku batek amildegira bultzatzen zaitu, eromenaren, beldurraren, indefentsioaren, herioaren amildegira, ondo baitakizu batek baino gehiagok ezin izan duela handik bueltatu. Non nago? Zer dira oihu horiek? Zergatik iluntasun hau? Nork estali dizkit begiak? Ezinezkoa da niri gertatzea, amesgaiztoa da... Baina ez, errealitatea da. Esan zuen Bertol Brechtek: lehenik, haien aurka joko dute, gero besteen aurka, gero auzokoaren aurka eta, azkenik, zeure aurka. Orain beranduegi da ezer egiteko. Ez ezazu nahi izan inor bere lo sakonetik itzartu, ez zaitez ausartu eskandalu hau salatzen; ez zaitez kexatu, ez ezazu protestatu, aldarrikatu, salatu... Zuretzat iluntasuna baino ez dago.
.
2007-III-09 IDUNA

2007-03-07

Emakumea eta kartzela

Olatz Caminos preso ohia IDUNAk antolatutako Emakumea eta Kartzela solasaldian izan zen mintzo


Berak, bizitakoan oinarrituta, emakumeek kartzeletan bizi duten egoeraz aritu zen ordubete luzez. Argi utzi zuen,berak kontatutakoa ez zela bere historia pertsonala, baizik eta emakumeakorokorrean espetxeetan bizi duten egoera. Estatu Espainiarreko kartzeletanbizi den egoeraz hitz egin zuen, Frantziakoa ezezaguna baitzaio.Argi utzi zuen, euskal preso politikoek bizi duten sakabanaketaz gain,badela sufritzen den beste dispertsio bat: emakumezkoena alegia. Izan ere,estatu espainiarreko estatistikei begira, emakumezkoena gutxiengoa delabeha dezakegu, ondorioz dispertsatuagoak daude.

Beste alde batetik, kartzela guztiak gizonezkoentzat diseinatuak daudelaazpimarratu behar izan zuen, emakumea baldintza horietara egokitu behardelarik, izan ere, espainian emakumezkoenak diren hiru kartzela daudebakarrik, non euskal preso politikorik ez diren eramaten.Kartzelak gizonezkoentzat diseinatuta dauden einean amatasunaren gaiaazpimarratu zuen:-Espetxeek ez dute umeak balditza onetan bizi ahal izateko azpiegiturik,umeak amak dituen baldintzetara egokitu behar delarik.-Mediku asistentzia benetan lotsagarria da.Ez dago ginekologoek lanegiteko behar dituzten tresna egokirik.

Gaur egungo egunerokotasunean bezala, kartzeletan ere emakumezko etagizonezkoen arteko aktibitate bereizketa egin ohi da espetxeetan.Aktibitateei dagokionez oso bereizketa argia da, gizonezkoari arlokreatiboagoak egokitzen zaizkiolarik. Garbiketa eta sukaldaritza lanaemakumezkoek betetzen dute, gizonezkoek berriz mantenuzkoa:elektrizitatea, konponketak...

Azkenik, espetxean egoteak emakume "txar" bihurtzen zaituela ere botazuen. Zure betebeharretatik kanpo egotegatik emakume "ona" izateari ustendiozu, eta hori ekiditzeko monjen eta hainbat talderen laguntzarekin,egokitzen zaizkigun rolak betetzera irakasten dizute, jostera,sukakldatzera, ... irakatsiz.
.
IDUNA