2009-01-26

Ongi etorri Olatz!

Ongi etorria Olatz!
.
Iragan larunbatean, hilak 24, egin zitzaion ongi etorria auzoko preso politiko ohia den Olatz Karrori. 18an heldu zen Santutxura eta bertan, ongi etorriaren ekitaldirako data finkatu zen. Kasu honetan, beste behin ere, Ertzaintzak, Lander Fernandezen ongi etorriarekin egin bezala, ekitaldia galazari zuen. Bertaratutako 300 bat pertsonek, ordea, kontzentra bat burutu zuten momentuan.
.
Hala ere, errepresioaren gainetik, auzoak merezitako ongi etorria egin zion Olatzi. Bertan, auzoko hainbat eragilek opariak egin zizkioten preso ohiari. Jarrai-Haika-Segi makroepaiketan auziperatutako kideari, berotasuna eta indarra murtziatik ere heldu zitzaion Ruben Nietoren gutun batekin. Ondoren, auzoko Segiko kideek bertso bat kantatu zioten urteetan zehar Olatzek euskal gazteriaren alde borrokan aritzeagatik. Bazkarian, 100 lagun inguruk hartu zuten parte.
.
Azkenik, Olatzek, hitz batzuk bota zituen: batetik, kartzelan egondako denbora guztian emandako berotasun guztia eskertu zien senide eta lagun guztiei. Bestetik, lau pareten barruan eta Euskal Herritik milaka kilometrotara dauden errepresaliatu politikoei bere besarkadarik handiena bidali zien. Azkenik, momentu hauetan estatuen errepresiorik krudelena jasotzen ari diren eta euren alaitasun eta irrifarrez lanean diharduten euskal gazte guztiei animoak eta borrokarako deia luzatu zien.
.
Ongi etorri Olatz!

2009-01-18

Olatz aske!

Aske utzi dute Olatz Karro auzoko preso politikoa
.

Gaur, otsilak 17, Haika-Segi gazte erakundeetan lan politikoa egiteagatik sei urte Espainiar estatuan espetxeratuta egon ondoren, goizeko 9:15etan aske gelditu da Olatz Karro Boado Santutxuko preso politikoa. Valladolidetik libre gelditu da zigorra osoa bete ondoren. Jarraian Euskal Herrirako bidea hartu eta eguerdiko 13:30ean egingo dio auzoak lehenengo harrera.

2001eko martxoan atxilotu zuten eta lau urte bete zituen espetxe prebentiboko epe osoa bete arte. Jarrai-Haika-Segi deituriko makroepaiketan egon zen hilabete luzez eta bertan zegoela bete zituen lau urteak. Orduan aske geratu zen baina epaiketara joaten jarraitu behar zuen. Sententzia atera zenean 3 urte eta erdiko zigorra jaso zuen. 2007ko urtarrilean Espainiako goreneko ebazpena atera eta berehala berriro atxilotu zuten 6 urteko zigor berria betearazteko. Gaur, urtarrilaren 18an, bete du zigorra osorik.

.
Datorren larunbatean, hilak 24, egingo zaio merezitako ongi etorria gure auzoko Olatzi. Karmelo plazan izango da zita 13:00ean eta ondoren bazkaria izango da. Azken honetarako aldez aurretik apuntatau beharrra dago Herriko Tabernan.
.
Euskal errepresaliatu politikoak etxera!
.
informazio gehiago eta argazki galeria:
branka.biz
askatu.org

2009-01-05

Nazio Manifestaldia

37.000 herritarrek Euskal Errepresaliatu Politikoen etxeratzea aldarrikatu dute bilboko kaleetan barna
.
(Branka.biz)
.
Azkenaldiko jendetsuena izan da Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal herrira! lelopean Etxerat-ek antolatutako manifestazioa. Manifestariek gaixorik dauden 10 euskal presoen eta zigor osoa bete dituzten 28 euskal presoen berehalako askatasuna aldarrikatu dute. Honetaz gain, zigorraren 3/4ak bete dituzten beste 170 euskal presoen baldintzapeko askatasuna eskatu dute. PSOEri ozenki exijitu diote sakabanaketa politikarekin amaitzeko. Ertzaintzak eta Guardia Zibilak neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte Bilboko hainbat sarreratan.

.
Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez, milaka lagun batu dira gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 17:45 inguruan abiatu da manifestazioa Aita Donostia plazatik; kriseiluak -Etxerat-en ikurra horixe da- daramatzaten bi lagunek ireki dute segizioa: Santos Sagardui Jose Mari Sagardui presoaren aita zen bat eta Mari Jose Villeites Aitor Herreraren ama bestea. Haien atzetik, Euskal preso eta iheslariak etxera jartzen zuen pankarta handia, eta presoen argazkiak zeramatzaten senide eta lagunak bosta zutabetan banatuta.

Ondoren joan da manifestazioaren leloa idatzia zuen pankarta: Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira!. Pankarta horren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar. Antolatzaile eta lekukoen arabera, azkenaldian Bilbon egin den manifestaziorik jendetsuena izan da gaurkoa. Esate baterako, 18:30ean Zabalburun zegoen manifestazio burua baina oraindik jende asko zegoen Aita Donostia plaza inguruan abiatu ezinik. 19:20tan iritsi da manifestazio burua ibilbide amaierara, Bilboko udaletxe aurrera.

Ertzaintza eta Guardia Zibila nabarmendu dira eta eragozpenak besterik ez dituzte jarri. Biek ala biek neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte bai autopistan (Guardia Zibila) bai Enekurin (Ertzaintza).

Milaka herritarrekin batera ekimenarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte taldeetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioan. Besteak beste, ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Nekane Erauskin eta Jone Goirizelaiak eta LABeko Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Rafa Diez aipatu sindikatuko idazkari nagusi ohia ere manifestazioan izan da.

Izan ere, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: ezker abertzaleak, Aralarrek eta ABk; ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek eta gizarte eragile ugarik. Besteak beste, Lokarrik, Bilgune Feministak, Ikasle Abertzaleak, Elkartzenek, Askapenak, Komite Internazionalistek, EHGAMek, Emunek, zein Kristau Elkarte Herritarrek. Halaber, hainbat idazle, bertsolari eta kirolarik agertu diote atxikimendua Etxerat-en ekimenari.

Informazio osoa: etxerat.info-n