2010-06-25

Gose greban

Arkaitz Agirregabiria preso auzotarrak 15 egun daramatza gose greban

Gaur, ekainak 23, Arkaitz Agirregabiria Santutxuko presoak 15 egun bete ditu aurrera daraman gose greba mugagabean. Bere bakartze egoeraren aurka borrokatzen dihardu.

Ez dezagun bakarrik utzi borroka honetan!

info+: klik hemen


Arkaitz askatu!

2010-05-26

Aske!

Aske gelditu da hilabete espetxeratuta izan duten Alex Bustundui auzotarra

Branka.biz atariak jakin arazi duenez, Santutxuko gaztea, Alex Bustundui, aske gelditu da baldintzapean hilabete preso eman ondoren.

Gauerdian heldu zen auzora eta merezitako harrera egin zioten lagun eta senitartekoek.

info+: klik

2010-05-11

Atxiloketak

Santutxuko gazte bat atxilotua izan da Alberto Marinen (Rupi) kontrako opelazioari jarraiki

Irakurri berria Gara-n: klik
Ondorengo berria: klik

2010-02-19

Aske!

Aske geldutuko da datozen orduetan auzoko Anabel Prieto. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, 20.000 euroko fidantzapean aterako da kalera.

info+: berri.info

2009-09-10

Elkartasuna

2009-07-08

Atxiloketak

Iurgi Garitagoitia auzokidea atxilotua izan da, beste bi euskal militanterekin batera, Paun

Estatu zapaltzaileek darabilten dinamika errepresioaren jarraipena dira azken 3 euskal herritarren atxiloketa. Atxilotuak, auzoko bizilaguna Iurgi Garitagoitia, Itziar Plaza iralatarra eta Asier Borrero dira.

info+: GARA / Berria

2009-06-30

Atxiloketak

Oihana Mardaraz auzokidea atxilotu dute Frantzian beste kide batekin auto istripua izan ondoren

Hainbat komunikabidek jakin arazi dutenez, Santutxuko bizilaguna, Oihana Mardaraz Orueta, beste euskal militante batekin kotxean zihoala atxilotua izan da auto-istripu bat jasotakoan.

Atxiloketa hauek salatzeko gaur arratsaldean ehundaka pertsona manifestatu dira auzoan. Manifestariek argi utzi nahi izan diete PSOEri zein Frantziako gobernuari errepresioarekin eta bide poliziekin Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa ez dutela konponduko.

Asanblada informatiboan atxiloketa hauekin espainiar zein frantziar gobernuek errepresio basatienaren alde egiten duten apustuaren beste adibide bat dela aipatzeaz gain, Euskal Herrian bizi duen gatazka politikoaren aurrean PSOEren gobernuak bide polizialetan itsutua jarraitzen duela salatu dute.

PSOEri leporatu diote salbuespeneko edozein neurri hartzeko prest dagoela Euskal Herriaren independentzia ekiditeko bidean. Jarraian gogoratu diote azken 30 urteetan gatazka politikoaren ondorioz 35.000tik gora pertsona atxilotu dituztela eta, hala ere, ez dutela ezer lortu. "Ez dute herri hau garaitzea lortu" adierazi dute.

2009-06-15

Atxiloketak

3 auzokide izan dira atxilotuak iragan asteburuan

Iñako Goioaga, Ana Paz eta Lander Fernandez izan dira asteburu honetan polizia espainiarrak atxilotutako auzokideak.

ETAk 2007rako Huelvako espetxeko euskal preso batzuen ihesa prestatu zuen ustezko planarekin lotuta izan dira atxiloketa hauek. Guardia Zibilak Iñaki Goioaga abokatua Ana Paz medikua eta Inge Urrutia atxilotu zituen, eta hirurak inkomunikatuta dauzka. Goioaga Munitibarren atzeman zuten, Urrutia Getxon eta Paz Huelvako espetxean.

Halaber, Garcia Sertutxa, Arkaitz Goikoetxea eta Igor Solana presoak ere atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta haien ziegak miatu zituzten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio ez duela haien berririk. Goikoetxea lehen Huelvan eduki zuten eta maiatzetik Valdemoron ago. Solana ere lehen Huelvako espetxean egon zen preso, eta joan den otsailetik Valentzian daukate, Berria egunkariak adierazi legez.

Lander, adiz, GARA egunkariak emandako informazioaren arabera, Ertzaintzak emandako agindu baten ondorioz, Soto del Real espetxera eraman dute 2002. urtean kale erasoak egin izana leporatuta.

2009-06-10

Errepresioa

2008. urteko errepresioaren dosierra


2009-05-26

18/98 makroepaiketa

Auzitegi Gorenak ideiak kriminalizatzearen autua berrtsi du

Gara egunkariak jakinarazi duenez
, gaurko egunean Espainiar estatuko Auzitegi Gorenak jakitera eman duenaren harira, 18/98 makroepaiketan auzipetu eta espetxeratutako kideen kontrako ebazpenak bere horretan dirau. Kondenak aldiz, gutxitu egin ditu epaileak; 9 kide absolbitu ditu.

Sententzia osoa: klikatu hemen

Kondena guztiak: klikatu hemen

2009-05-01

Atxiloketak

Auzoko beste 2 lagun atxilotu dituzte 18/98 makroepaiketaren harira

18/98 sumarioan auzipetutako 8 lagunen atxiloketak eman dira berriz ere. 8 kideak baldintzapean aske zeuden. Gauean Jabier Salutregi (Deustua), Inma Berriozabal (Santutxu), Juan Pablo Diegez (Santutxu), Elena Beloki, Iñaki Zapiain, Xabier Otero, Juan Mari Mendizabal eta Jose Luis Elkoro atxilotuak izan dira. Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian atxilotu dituzte.

Santutxuko bi azokideen (Inma Berriozabal eta Juan Pablo Diegez) atxilkoketak salatzeko mobilizazioak deitu dira.

Makroepaiketarik ez!
Atxilotuak askatu!

2009-04-14

Sakabanaketa politika faxistak 20 urte bete dituen honetan, bideo 2 kaleratu ditu Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak



2009-03-15

Errezitaldia

Aurten ere, errepresaliatu politikoen kultur lanak aurkeztu dizkigu ERNAIK

Ondoren, ERNAIk aurkeztutako literatur lanen bideoak:

Bideo 1

Bideo 2

2009-01-26

Ongi etorri Olatz!

Ongi etorria Olatz!
.
Iragan larunbatean, hilak 24, egin zitzaion ongi etorria auzoko preso politiko ohia den Olatz Karrori. 18an heldu zen Santutxura eta bertan, ongi etorriaren ekitaldirako data finkatu zen. Kasu honetan, beste behin ere, Ertzaintzak, Lander Fernandezen ongi etorriarekin egin bezala, ekitaldia galazari zuen. Bertaratutako 300 bat pertsonek, ordea, kontzentra bat burutu zuten momentuan.
.
Hala ere, errepresioaren gainetik, auzoak merezitako ongi etorria egin zion Olatzi. Bertan, auzoko hainbat eragilek opariak egin zizkioten preso ohiari. Jarrai-Haika-Segi makroepaiketan auziperatutako kideari, berotasuna eta indarra murtziatik ere heldu zitzaion Ruben Nietoren gutun batekin. Ondoren, auzoko Segiko kideek bertso bat kantatu zioten urteetan zehar Olatzek euskal gazteriaren alde borrokan aritzeagatik. Bazkarian, 100 lagun inguruk hartu zuten parte.
.
Azkenik, Olatzek, hitz batzuk bota zituen: batetik, kartzelan egondako denbora guztian emandako berotasun guztia eskertu zien senide eta lagun guztiei. Bestetik, lau pareten barruan eta Euskal Herritik milaka kilometrotara dauden errepresaliatu politikoei bere besarkadarik handiena bidali zien. Azkenik, momentu hauetan estatuen errepresiorik krudelena jasotzen ari diren eta euren alaitasun eta irrifarrez lanean diharduten euskal gazte guztiei animoak eta borrokarako deia luzatu zien.
.
Ongi etorri Olatz!

2009-01-18

Olatz aske!

Aske utzi dute Olatz Karro auzoko preso politikoa
.

Gaur, otsilak 17, Haika-Segi gazte erakundeetan lan politikoa egiteagatik sei urte Espainiar estatuan espetxeratuta egon ondoren, goizeko 9:15etan aske gelditu da Olatz Karro Boado Santutxuko preso politikoa. Valladolidetik libre gelditu da zigorra osoa bete ondoren. Jarraian Euskal Herrirako bidea hartu eta eguerdiko 13:30ean egingo dio auzoak lehenengo harrera.

2001eko martxoan atxilotu zuten eta lau urte bete zituen espetxe prebentiboko epe osoa bete arte. Jarrai-Haika-Segi deituriko makroepaiketan egon zen hilabete luzez eta bertan zegoela bete zituen lau urteak. Orduan aske geratu zen baina epaiketara joaten jarraitu behar zuen. Sententzia atera zenean 3 urte eta erdiko zigorra jaso zuen. 2007ko urtarrilean Espainiako goreneko ebazpena atera eta berehala berriro atxilotu zuten 6 urteko zigor berria betearazteko. Gaur, urtarrilaren 18an, bete du zigorra osorik.

.
Datorren larunbatean, hilak 24, egingo zaio merezitako ongi etorria gure auzoko Olatzi. Karmelo plazan izango da zita 13:00ean eta ondoren bazkaria izango da. Azken honetarako aldez aurretik apuntatau beharrra dago Herriko Tabernan.
.
Euskal errepresaliatu politikoak etxera!
.
informazio gehiago eta argazki galeria:
branka.biz
askatu.org

2009-01-05

Nazio Manifestaldia

37.000 herritarrek Euskal Errepresaliatu Politikoen etxeratzea aldarrikatu dute bilboko kaleetan barna
.
(Branka.biz)
.
Azkenaldiko jendetsuena izan da Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal herrira! lelopean Etxerat-ek antolatutako manifestazioa. Manifestariek gaixorik dauden 10 euskal presoen eta zigor osoa bete dituzten 28 euskal presoen berehalako askatasuna aldarrikatu dute. Honetaz gain, zigorraren 3/4ak bete dituzten beste 170 euskal presoen baldintzapeko askatasuna eskatu dute. PSOEri ozenki exijitu diote sakabanaketa politikarekin amaitzeko. Ertzaintzak eta Guardia Zibilak neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte Bilboko hainbat sarreratan.

.
Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez, milaka lagun batu dira gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 17:45 inguruan abiatu da manifestazioa Aita Donostia plazatik; kriseiluak -Etxerat-en ikurra horixe da- daramatzaten bi lagunek ireki dute segizioa: Santos Sagardui Jose Mari Sagardui presoaren aita zen bat eta Mari Jose Villeites Aitor Herreraren ama bestea. Haien atzetik, Euskal preso eta iheslariak etxera jartzen zuen pankarta handia, eta presoen argazkiak zeramatzaten senide eta lagunak bosta zutabetan banatuta.

Ondoren joan da manifestazioaren leloa idatzia zuen pankarta: Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira!. Pankarta horren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar. Antolatzaile eta lekukoen arabera, azkenaldian Bilbon egin den manifestaziorik jendetsuena izan da gaurkoa. Esate baterako, 18:30ean Zabalburun zegoen manifestazio burua baina oraindik jende asko zegoen Aita Donostia plaza inguruan abiatu ezinik. 19:20tan iritsi da manifestazio burua ibilbide amaierara, Bilboko udaletxe aurrera.

Ertzaintza eta Guardia Zibila nabarmendu dira eta eragozpenak besterik ez dituzte jarri. Biek ala biek neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte bai autopistan (Guardia Zibila) bai Enekurin (Ertzaintza).

Milaka herritarrekin batera ekimenarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte taldeetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioan. Besteak beste, ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Nekane Erauskin eta Jone Goirizelaiak eta LABeko Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Rafa Diez aipatu sindikatuko idazkari nagusi ohia ere manifestazioan izan da.

Izan ere, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: ezker abertzaleak, Aralarrek eta ABk; ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek eta gizarte eragile ugarik. Besteak beste, Lokarrik, Bilgune Feministak, Ikasle Abertzaleak, Elkartzenek, Askapenak, Komite Internazionalistek, EHGAMek, Emunek, zein Kristau Elkarte Herritarrek. Halaber, hainbat idazle, bertsolari eta kirolarik agertu diote atxikimendua Etxerat-en ekimenari.

Informazio osoa: etxerat.info-n

2008-08-10

Atxiloketak

Santutxuko Maialen Zuazo eta Anabel Prieto auzokideak atxilotuak, inkomunikatuak eta espetxeratuak izan dira
.
Beste 7 kiderekin batera, auzoko Maialean Zuazo eta Anabel Prieto gazteak Guardia Zibilak iragan uztailaren 15ean burututako operazio poliziak baten ondorioz atxilotuak izan dira.
Guardia Zibilak bederatzi bizkaitar atxilotu zituen atzo goizaldean Bilbon, Elorrion, Getxon, Galizian eta Andaluzian (Espainia), ETArekin zerikusia izatea leporatuta. Atxilotuetako bat, Arkaitz Goikoetxea, erakunde armatuko kide delakoan atxilotu dutela zabaldu dute berri agentziek, polizia iturriak aipatuta. Gainontzeko zortziak poliziak fitxatu gabekoak zirela diote, bizitza normala egiten zutela eta ETAri laguntza ematen ziotelakoan atxilotu dituztela. Gaizka Jareño Ugarriza, Adur Aristegi Aragon eta Libe Agirre Mazaga elorriotarrak, Iñigo Gutierrez, Mikel Saratxo eta Aitor Kotano Sinde Getxoko Algorta auzokoak, eta Maialen Zuazo Aurrekoetxea eta Anabel Prieto Furundarena Bilboko Santutxu auzokoak dira atxilotuak.

Guardia Zibilaren arabera, ETAren Bizkaia sarea osatzen zuten guztiek. Arkaitz Goikoetxeari ustezko talde horretako buru izatea egotzi diote. 2003. urtetik sasian zela zabaldu dute, eta ETAk iaztik egindako atentatu eta eraso gehienetan parte hartu izana egotzi diote. Beraz, atzo, haren atxiloketak hartu zuen oihartzun handiena hedabideetan.

Bilboko Iturribide kaleko 68. atariko laugarren pisuan atxilotu zuten Goikoetxea, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto bizi diren etxebizitzan. Bi horiek ere atxilotu zituen Guardia Zibilak. Goizaldeko laurak izateko hamar bat minutu falta zirela indarrez sartu ziren Guardia Zibilak pisu horretara, hirurak atxilotu eta etxea miatzeari ekin zioten, txakurren eta Guardia Zibilaren talde zientifikoko kideen laguntzaz. Oso luze jo zuen miaketak: zortzi ordu.
.
albiste osoa: berria-n
erlazionatutako berri gehiago: gara, berria, gazteSarea

2008-07-04

Ongi etorri Juan Pablo

Ongi etorria Juan Pablo!
.
Juan Pablo Dieguez Santutxuko auzokidea aske gelditu da. Berarekin batera, Jabier Salutregi deustuarra ere libre gelditu da. Auzitegi Nazionalak 11 eta 12 urteko espetxe zigorra ezarri zien joan den azaroan 18/98 makrosumarioaren harira. Azaroaren 30ean atxilotu zituzten Gurdia Zibilak eta Espainiako Poliziak. Bestalde, Alex Akarregi deustuarra ere aske geratuko da larunbatean ezarri zioten 5 urteko espetxe zigorra osorik bete eta gero.
.
18/98 makrosumarioan kondenatutako deustuarra eta santutxutarra aske geratu dira gaur Auzitegi Nazionalak ezarri dien 6.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Javier Salutregik 18:00etan utzi du Picassenteko espetxea (Valentzia II) eta Juanpak Villanublakoa (Valladolid) utzi du 23:30ak pasata Santutxura heldu delarik. Bertan harrera beroa egin diote senide, lagun eta auzotarrek.
.
informazio osoa, Branka-n:

2008-06-18

Errezitaldia


Presoen kultur lanak plazaratu eta Ateramiñe'08ko errezitaldia antolatu du ERNAIk


Ekaineko manifestazioaren ondoren, Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteko kideek errepresaliatuen lan literarioak argitara atera dituzte Ataramiñe'08ko errezitaldia antolatuz.
Ikusi bideoa:

2008-02-17

Prentsaurrekoa

Agerraldi publikoa egin dute HERRIRAko kideek eta manifestura atxikitutako sinatzaileek

bideoa:


2008-02-13

Prentsa

A Mercedes Gallizo, directora de Instituciones Penitenciarias:
.
Sra. Mercedes Gallizo, directora de Instituciones Penitenciarias: somos una plataforma que durante 11 años de existencia llevamos reivindicando año tras año, mes a mes, los derechos de las personas presas, pues consideramos, que su estado en las cárceles es de gran indefensión.

Nuestros objetivos son principalmente trabajar por que las personas presas estén en sus lugares de origen, esto es, cerca de sus familiares, amigas y amigos. Hacer todo lo que esté en nuestras manos para que se respeten los derechos humanos dentro de las cárceles. Exigir que toda persona presa que haya cumplido las 3/4 partes de su condena salga de la cárcel (pues así lo marca la ley). Que se aplique el artículo 92 a las y los presos que padezcan enfermedades incurables y ayudar a los familiares de dichas personas reclamando todo lo anteriormente expuesto para evitar a estas familias y allegados los largos viajes (con el coste económico que supone y el correspondiente riesgo de sus vidas en accidentes de tráfico).

Se da el caso que en el barrio donde vivimos y desarrollamos nuestro trabajo, Santutxu, en las últimas semanas han sido encarceladas 7 personas más, por lo que son ya 20 las victimas encarceladas por su lucha a favor de nuestro pueblo, Euskal Herria.

Como responsable que usted es de Instituciones Penitenciarias no tenemos la menor duda que entre sus objetivos se encuentra el hacer cumplir todo lo que la ley dice pues ello supondría un mayor equilibrio para las personas presas y el mejor funcionamiento de dichos centros.

Usted bien sabe, además, lo que las largas distancias de la dispersión significan: accidentes de tráfico (con muertes de familiares y seres queridos), coste económico, imposibilidad de visitarlos sus mayores y en el caso de las niñas y niños unos viajes durísimos impropios para ellos desde cualquier punto de vista etcétera. Usted esto lo conoce tan bien como nosotras y nosotros, no tenemos duda.

Es por todo lo anteriormente expuesto por lo que le pedimos con la mayor urgencia posible el acercamiento de las personas presas a sus lugares de origen y la puesta en libertad de las que hallan cumplido las 3/4 partes de su condena así como la aplicación del artículo 92 de la ley a las enfermas incurables.

Sin más dilatación y con la esperanza de que serán atendidas nuestras peticiones nos despedimos.
.
2008ko otsailean, HERRIRA Plataforma

2008-02-12

Iztiluak

Karga polizialak izan dira Ertzaintzak eten zuen Landerren ongi etorrian


Eguerdiko 13:00tan itzartu zen Lander Fernandez Santutxuko preso ohiaren ongi etorrirako ordua. Jende mordoa bildu zen bertan merezitako ongi etorria emateko.

Hasteko, ohikoa den legez, dantzari batek, agurra eskaini zion Landerri. Ondoren, auzoan falta ditugun lagun guztiak gogoratu eta euren senitartekoei lore eskaintza egin zitzaien. Auzoko eragileek ere, Lander agurtu nahian, opariz josi zuten. Bere kuadrilakoek ere, sorpresa bikaina eman zioten ezpatadantzarekin.

Bapatean, Ertzaintzak agerraldia egin zuen bertan. Hala ere, auzoak ekitaldiarekin jarraitu zuen. munitu batzuk igaro ziren eta ekitaldia bukatzear zihoala, Landerrek hartu zuen hitza. Honek aldiz ezin izan zuen bete mezua bukatu, izan ere, segurtasun indar errepresiboek ekitaldia indarrez eta eta kargak burutu zituzten. Baita mehatxuak eta jipoiak ere.

Indarkeria bortitz guzti honek hainbat zauritu utzi zituen, besteak beste, hiru larri. HERRIRA Plataformak, indar polizialek izandako jarrera zalatu nahi du, baita ekitaldia debekatu izana zein auzokideen kontra burututako erasoak ere.

HERRIRA Plataformatik, Ongi etorri Lander!
info+: gara.net

2008-01-27

Ongi etorri Lander

Ongi etorria Lander!

2003. urteko azaroan atxilotu zuen frantziar poliziakgure auzokidea, Lander Fernandez. Atxiloketan torturak jasan zituela salatu eta ordundik espetxean izan dute preso. Iada espetxetik atera eta Frantziar estatutik espultsatua izan da zuzenean Espainiar estatuko Barajaseko aireportura. Bertan aske geratu da.
.
Ongi etorri ekitaldia, egun batzuren buruan izango da Santutxun; adi deialdira!
.

2007-11-11

Ongi etorri Iñigo

Ongi etorria Iñigo!

2000. urteko azaroaren 9an atxilotu zuten Iñigo Muerza Santutxutarra. Esarritako kondena osoa bete eta Soto del Realen eta Balentzian egon ostean eta dispertsioaren inposaketa krudelenak jasan ondoren, gurean da berriro ere.
.
Azaroaren 7an gelditu zen aske Iñigo Muerza auzoko bizilaguna. Hainbat ekitaldi zeuden prestatuak harrera bero egin asmoz, ala ere, debekatuak izan dira behin eta berriz. Azkenik, larunbatean, merezitako ongi etorria izan zaio Santutxun. (ikusi berria)
.
Debeku eta gertakariekin lotutako berriak:
.
.
.

2007-07-02

Ongi etorri Nagore

Ongi etorria Nagore!

ongi etorri osoa ikusi

(1. zatia) (2. zatia)


2004an atxilotu zuen Nagore Bilbao santutxutarra Guardia Zibilak bilbon egindako operazio zabal batean. Kartzelan egon da egun hartatik eta duela 10 egun geratu zen aske, ekainaren 19an. Berarekin batera beste 19 lagun atxilotuak izan ziren, hauetariko askok tortura gogorrak salatu dituztelarik.

Gaur, ordea, ekainak 29, ospakizun eguna da: ongi etorri Nagore! Ekitaldian, auzoko taldeen, senideen eta lagunen besarkada beroa jaso ostean, bere txanda heldu zen eta hau da auzoari helarazitako mezua.

Nagoreren hitzak:

2007-06-11

Kazetarien mezua


Santutxuko kazetarien mezua:

Entonces otro viernes 2º de un mes nuevo volvemos a recorrer las calles de este barrio que os echa de menos, salimos de Ritxi como miles y miles de veces ya sin vosotras y vosotros, entramos por Juan de la Cosa ahora con bares árabes y dirección única, subimos por Iturriaga y os recordamos en la Asociación de Familias, o en las txoznas de la Campa, o en Iluna, o en la Herriko, o en Ernai, o en la Tortuga o quién sabe.

Seguimos por Zabalbide, es decir, os buscábamos a la salida del Metro y luego en la nueva-vieja calle Santutxu y así hasta esta Plaza del Karmelo donde una vez más miramos el Gaztetxe que no está y nos juntamos y nos vemos y os echamos de menos, ya lo hemos dicho, mientras alguien empieza a hablar, esta vez no de vuestro-nuestro derecho a un trato digno y respetuoso, esta vez no de vuestro-nuestro derecho a la salud, esta vez no de vuestro-nuestro derecho a la libertad al menos condicional y por cien años sino, sí, del derecho inalienable de todo ser humano, hombre o mujer, de ser amnistiado por todo lo que piensa hacer de ahora en adelante, nos lo enseñó José Agustín Goytisolo, esta vez sí del gran derecho a teneros al lado de una vez por todas para contaros y que nos contéis, para seguir soñando con un mundo libre y sin especulaciones urbanas, para recordar sin nostalgia esos otros tiempos tan cercanos en los que decenas de uniformes policiales de todos los colores recorrían estas calles teñidas ahora de azul oscuro casi negro porque es verdad, Josemi, Nagore, Olatz, Laura, Lander, Iñigo, Zigor, Diego, Fer, Agus, Kepa… Tenemos que seguir hablando de muchas cosas y nada ni nadie nos lo va a impedir.

De momento y en el mientras tanto os mandamos estas señales de humo que vuelan libres y democráticas buscando vuestras geografías.

Maite zaituztegu. Zorte on eta laster arte.

2007ko ekainean, Santutxuko Kazetariak

2007-05-14

Ongi etorri Joserra

Ongi etorri Joserra!

Hilabetero egiten den HERRIRAko manifa ostean, berriro ere gure artera, Santutxura, Joserra etorri zaigu. Auzoak ongi etorri bero bat eman dio preso politiko ohiari.

Santutxuko kolektiboko kide guztiak atzean zituela, merezitako omenaldia eman genion!

2007-04-27

Errezitaldia

ERNAIren eskutik Presoen bihotza gazteon ahotan
.
Herrira Plataformaren dinamikarekin jarraituz Santutxuko Gazteon Kultur Elkarteak errezitaldia antolatu du presoen kultur lanak plazaratzeko.
.
Gaur egungo espetxe politikak presoen eskubideak urratzen ditu; hauen artean kultura eskubidea. Ziegako lau hormetatik haratago, asko eta asko dira euren sormena lanean jarri eta Euskal Herriko literatura egiten
dutenak. Hauen adierazle dugu urtero argitaratzen den Ataramiñe, euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa.
.
Tresna honetaz baliatuz Ernaik errezitaldia egin du "presoen bihotza gazteon ahotan" lemapean. Ataramiñetik lan batzuk aukeratu eta ikusentzunezko emanaldia helarazi diote auzoari.
.
Harriet Agirre Gartziaren "Pausoak" poemaren bideoa.

.
Antolatutako ekimena aintzat hartuz, Santutxuko Gazteon Kultur Elkartetik presoen eskubideen defentsan borrokan jarraitzeko konpromezua berrezten dugu; autoformakuntza bideratuko duen hezkuntza, kultura, hizkuntza eta komunikazio eskubideen errespetatzea lortu arte.
.
Eskubide guztien jabe
Euskal Errepresaliatu Politikoak ETXERA!
.

2007-04-15

Iñigo Muerza

Iñigo Muerzaren hitzak auzora etorri dira apirileko manifestazioan
.
Irakurritako bertsoa:
.
Hile hontako jaso dut
auzora gonbita,
gazteon eskutik dut
zuekin zita.
Txabolako atea
topau dot itxita
eta giltzak kanpoko
aldean utzita.
Ezin kale´in ta
pentsatzen jarrita,
ideia polita,
kantuz etorrita,
Ernai gaudeino ateak, betiko irekita.
.
Kementsu eta alaitsu, Gazteria Aurrera!
Valentziatik mosu bana hilero herrira ekartzen gaituzuen guztioi!
.

2007-03-13

Testigantzak

Emakume presoen testigantzak entzungai izan ziren martxoan burututako manifestazioan
.
.
Amatasuna:
.
7 hilabeteko haurdunaldia neramanean espetxez aldatu ninduten. Valentziara eraman ninduten, han amentzako modulua zegoelako eta nengoen espetxean ordea, ez. Ezin nuen furgoi normal batean joan, atzean esposatuta. Zorionez anbulantzian eraman ninduten, medikuarenean eskatu eta asko insistitu ondoren, inoiz ez dakizulako zertarako gai diren. Pertenentzia guztiak eramaten utzi zidaten, eta lau edo bost poltsa handi izango nituen, jadanik umearentzat gauza pila bat neramatzalako.
Valentziara heldu nintzenean modulora pasa ninduten eta 2. pisuko ziega bat eman zidaten. Txapadunarengana jo nuen esanez poltsa guztiak igotzeko laguntza behar nuela, ea beste presoren batek lagundu ahal zidan, bakarrik ezin nuela. Ezetz esan zidaten, hori ez zegoela baimenduta, eta haiengatik balitz baietz, baina ezin uztela halakorik baimendu. Zer espero dezakezu hain gezurtia den jendeaz, ez dakite aurpegia ematen ere. Poltsak bakarrik igo behar izan nituen, nola edo hala, astiro, txapadunek gainera presa sartzen zidaten bitartean. Ziegan itxi nindutenean txarto sentitzen hasi nintzen, kontrakzioak hasi balitzaizkit bezala, asko ikaratu nintzen. Esfortsuak ia erditzea aurreratu zidan. Zorionez ez zen horrela gertatu.9 hilabetera, erditzear nengoela, iritsi zen azkenik espero nuena eta arratsalde-gau parte batean “rompí aguas”. Txirrina jo nuen presaka baina ez zidan inork erantzun. Ate joka hasi behar izan nintzen gainerako presoak ere, kezkatuta, ateak jotzen eta oihuka hasi ziren, txapadunei deika eta irainka, baina ez zen inor agertzen. Gero jakin genuen moduluko txapadunak beste modulo batean zeudela denbora pasa, edaten edo dena delakoa. 2 ordutara agertu ziren eta korrika eta presaka atera ninduten ospitalera. Ia-ia ziegan erditu nuen.
.
.
Isolamendua:
.
Egun batean, gauzak jasotzeko esan zidaten eta beste espetxe batera eraman ninduten. Heldu nintzenean ziega txiki eta zahar batean sartu ninduten, probisionala zirudien leku batean. Bi egunen buruan enteratu nintzen ezetz, hori zela isolamendua eta hori zela nire ziega definitiboa. Leihoetan ez zegoen kristalik. Ez zegoen dutxarik, ez zegoen ispilurik, hilabeteak eman nituen nire irudia inon ikusi gabe, nire gorputzaren eta buruaren erreferentzia galduta.
24 orduak bakarrik pasatzen nituen, 20 ordu ziegan sartuta eta 4 ordu isolamenduko patioan, baina hor ere bakarrik. Ikusten nituen pertsona bakarrak txapadunak eta janaria ekartzen zidaten arruntak ziren. Leihotik beste kide batekin eta Grapoko batekin hitz egiten nuen egunero, baina ezin ginen elkar ikusi. Hizketaldi une horiek oasi bat ziren niretzat. 6 hilabetez egon nintzen egoera horretan, bakardadean.
Patiora ateratzen nintzenean ez zegoen zeregin handirik. Ibiltzen edo kirola egiten pasatzen nituen 4 orduak. Isolamendu galerian ziegak, patioa eta komun bat baino ez zeuden. Euria egiten zuenean ez zegoen non sartu. Euria, haizea edo hotza egiten zuenean patioko komunean sartuta ematen nituen 4 orduak, irakurtzen, eskularru eta txanoa jarrita, hotzak hilik. Eguzkiak neguan ez zuen egun osoan patioan edo ziegetan jotzen. Lurretik metro batera hormak bustita ageri ziren beti, hezetasunak janda.
Batzuetan neskaren bat ekartzen zuten isolamenduko ziegetara zigortuta, baina hauek laguntza baino kalte ziren. Negar egiten zuten zigorragatik, oihuka pasatzen zuten denbora, atean edo hormetan jotzen amorruz beteta, txapadunei deitzen zieten kexuka, jasangaitza zen.
Denborarekin antsietate arazoak pairatzen hasi nintzen. Pentsatzen nuen zoratzen ari nintzela, ez bainekien zer zen zehazki gertatzen ari zitzaidan hura. Burua etengabe nuen lanean, pentsatzen eta pentsatzen, ideiak sartzen zitzaizkidan buruan eta ez ziren irteten. Nire buruak ez zuen inoiz deskonektatzen. Ez nuen isiltasuna jasaten, kontrolatu ezin nuen zerbait entzuteko beldur nintzen. Lo egiteko arazoekin hasi nintzen eta jateko arazoak ere izan nituen. Asko argaldu nintzen. Egun osoan alerta eta estrés egoera batean bizi nintzen.
Denborarekin hobekuntzak lortu nituen nire bizi baldintzetan eta nire egoerak hobera egin zuen nabarmenki. Isolamendua tortura zuria eta krudela da, presoa suntsitzeko pentsatua dago, ez du ezertarako balio, mina egiteko bakar-bakarrik. Sarraskiak egiten ditu, pertsona orok jendez eta maitasunez bizitzeko beharra du, zure mundu afektiboa kentzen dizute. Isolamenduak tantakako sufrimendua eragiten du, sufrimendu ikusezina, hotza, iraunkorra, zauri sakonak uzten dituena.
.
.
Tortura:
.
Berdin da baietz esan, ezetz esan edo isilik egon. Berdin gertatuko da. Kanpoan, zure lagunek eta senideek dakite. Barruan, zu zaintzen zintuztenek dakite. Eta barruan nahiz kanpoan, gertatzen uzten dutenek dakite. Azkenik, zeuk ere badakizu. Antzina-antzinatik torturatzen da, gaur egun torturatzen da. Oraintxe bertan iritsi zaren arren, zure inguruko guztiari darion kiratsak barne-barnean kolpatzen zaitu, eta mugiezinik uzten zaitu, izututa, etsita, umiliatuta, belauniko, hasi gura ez duzun bidaia ikaragarri baten atarian. Ez!, esaten diozu zeure buruari. Ez!, esaten diozu munduari. Baina, atzetik, esku batek amildegira bultzatzen zaitu, eromenaren, beldurraren, indefentsioaren, herioaren amildegira, ondo baitakizu batek baino gehiagok ezin izan duela handik bueltatu. Non nago? Zer dira oihu horiek? Zergatik iluntasun hau? Nork estali dizkit begiak? Ezinezkoa da niri gertatzea, amesgaiztoa da... Baina ez, errealitatea da. Esan zuen Bertol Brechtek: lehenik, haien aurka joko dute, gero besteen aurka, gero auzokoaren aurka eta, azkenik, zeure aurka. Orain beranduegi da ezer egiteko. Ez ezazu nahi izan inor bere lo sakonetik itzartu, ez zaitez ausartu eskandalu hau salatzen; ez zaitez kexatu, ez ezazu protestatu, aldarrikatu, salatu... Zuretzat iluntasuna baino ez dago.
.
2007-III-09 IDUNA

2007-03-07

Emakumea eta kartzela

Olatz Caminos preso ohia IDUNAk antolatutako Emakumea eta Kartzela solasaldian izan zen mintzo


Berak, bizitakoan oinarrituta, emakumeek kartzeletan bizi duten egoeraz aritu zen ordubete luzez. Argi utzi zuen,berak kontatutakoa ez zela bere historia pertsonala, baizik eta emakumeakorokorrean espetxeetan bizi duten egoera. Estatu Espainiarreko kartzeletanbizi den egoeraz hitz egin zuen, Frantziakoa ezezaguna baitzaio.Argi utzi zuen, euskal preso politikoek bizi duten sakabanaketaz gain,badela sufritzen den beste dispertsio bat: emakumezkoena alegia. Izan ere,estatu espainiarreko estatistikei begira, emakumezkoena gutxiengoa delabeha dezakegu, ondorioz dispertsatuagoak daude.

Beste alde batetik, kartzela guztiak gizonezkoentzat diseinatuak daudelaazpimarratu behar izan zuen, emakumea baldintza horietara egokitu behardelarik, izan ere, espainian emakumezkoenak diren hiru kartzela daudebakarrik, non euskal preso politikorik ez diren eramaten.Kartzelak gizonezkoentzat diseinatuta dauden einean amatasunaren gaiaazpimarratu zuen:-Espetxeek ez dute umeak balditza onetan bizi ahal izateko azpiegiturik,umeak amak dituen baldintzetara egokitu behar delarik.-Mediku asistentzia benetan lotsagarria da.Ez dago ginekologoek lanegiteko behar dituzten tresna egokirik.

Gaur egungo egunerokotasunean bezala, kartzeletan ere emakumezko etagizonezkoen arteko aktibitate bereizketa egin ohi da espetxeetan.Aktibitateei dagokionez oso bereizketa argia da, gizonezkoari arlokreatiboagoak egokitzen zaizkiolarik. Garbiketa eta sukaldaritza lanaemakumezkoek betetzen dute, gizonezkoek berriz mantenuzkoa:elektrizitatea, konponketak...

Azkenik, espetxean egoteak emakume "txar" bihurtzen zaituela ere botazuen. Zure betebeharretatik kanpo egotegatik emakume "ona" izateari ustendiozu, eta hori ekiditzeko monjen eta hainbat talderen laguntzarekin,egokitzen zaizkigun rolak betetzera irakasten dizute, jostera,sukakldatzera, ... irakatsiz.
.
IDUNA

2007-02-07

Prentsa

.
Herrira-k hamar urte, eta aurrera
.
Santutxuko Herrira plataforma duela hamar urte sortu zen. Garai hartan auzoko presoen senide eta lagunen inguruan presoen giza eskubideak errespetatzeko aldarrikapenean sortu zen plataforma. Bertan auzoko hainbat kolektibo, eragile eta talde bildu ziren. Herrira plataformak hainbat ekimen egin ditu urte hauetan euskal presoen eskubideen aldarrikapenean eta defentsan, eta jende ugarik hartu du parte Herrira-k antolaturiko ekimenetan, batzuetan gutxiagok besteetan gehiagok, baina hilero-hilero hor egon gara.
Hamar urte luze hauetan ere egoera politikoak aldaketa ugari izan ditu eta denetarik izan dugu herri txiki honetako panorama politikoan.
Aldatu ez diren gauzak ere baditugu. Presoek, sakabanaketa dela medio, Espainiako zein Frantziako estatuetako kartzeletan jarraitzen dute, etxetik milaka eta milaka kilometrora. Gainera, Espainiako eta Frantziako gobernuek kartzela eta zigor arloetan aurreko gobernuen ildo bera daramate: zigorren gehitzea, sakabanaketa, bakartzea, komunikazioen murrizketa, gaixo dauden presoen eskubideen urraketa, presoen hezkuntza eskubiderako eta euskararen erabilerarako trabak jartzea...
Hamar urte bete ditu plataformak, eta euskal presoen eskubide guztiak errespetatuak ez diren bitartean lanean jarraituko dugu.
Azkenaldian manifestu berri bat atereaz atxikimendu ugari lortu ditugu auzoan, 35 eragilerena baino gehiagorena, baita auzoko aktore, irakasle, abokatu, apaiz, idazle, musikari eta kazetarirena ere. Manifestu horretan euskal preso politikoen eskubide guztiak errespetatzeko eskaera egiteaz gain, batetik, deialdi zabala egiten diegu auzokideei hilero bigarren ostiralean Santutxun egiten dugun mobilizazioan parte har dezaten. Bestetik, berretsi nahi genuke egoera politikoa dena delakoa izanda euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan behar direla eta haien eskubideen alde lan egitea gatazka konpontzearen alde lan egitea dela. Beraz, hurrengora arte, otsailaren 9an elkar ikusiko dugulakoan.
.
HERRIRA Plataforma

2007-02-01

Ongi etorri Mikeldi


Ongi etorri Mikeldi!

Astelehenero egiten dugun Askatuko manifa ostean, 100 lagun inguruk ongi etorri beroa eman diogu Mikeldiri. Espetxean probisionalki 2 urte eman ondoren eta 12.000 euroko fidantza ordaindu behar izan ostean, gure artean da berriro ere.
.

Aurkezpena egin ondoren, Senideek lore eskaintza egin diote Mikeldiri. Gainera, auzoko preso ohia den Olatz Caminosek, Txapela jarri dio. Ondoren, auzoko Ezker Abertzale eta Gazte Asanbladak opari bana eman ondoren aurreskua dantzatu zaio.

Azkenik, lagun guztiok Eusko Gudariak abeztu dugu.