2009-06-30

Atxiloketak

Oihana Mardaraz auzokidea atxilotu dute Frantzian beste kide batekin auto istripua izan ondoren

Hainbat komunikabidek jakin arazi dutenez, Santutxuko bizilaguna, Oihana Mardaraz Orueta, beste euskal militante batekin kotxean zihoala atxilotua izan da auto-istripu bat jasotakoan.

Atxiloketa hauek salatzeko gaur arratsaldean ehundaka pertsona manifestatu dira auzoan. Manifestariek argi utzi nahi izan diete PSOEri zein Frantziako gobernuari errepresioarekin eta bide poliziekin Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa ez dutela konponduko.

Asanblada informatiboan atxiloketa hauekin espainiar zein frantziar gobernuek errepresio basatienaren alde egiten duten apustuaren beste adibide bat dela aipatzeaz gain, Euskal Herrian bizi duen gatazka politikoaren aurrean PSOEren gobernuak bide polizialetan itsutua jarraitzen duela salatu dute.

PSOEri leporatu diote salbuespeneko edozein neurri hartzeko prest dagoela Euskal Herriaren independentzia ekiditeko bidean. Jarraian gogoratu diote azken 30 urteetan gatazka politikoaren ondorioz 35.000tik gora pertsona atxilotu dituztela eta, hala ere, ez dutela ezer lortu. "Ez dute herri hau garaitzea lortu" adierazi dute.

2009-06-15

Atxiloketak

3 auzokide izan dira atxilotuak iragan asteburuan

Iñako Goioaga, Ana Paz eta Lander Fernandez izan dira asteburu honetan polizia espainiarrak atxilotutako auzokideak.

ETAk 2007rako Huelvako espetxeko euskal preso batzuen ihesa prestatu zuen ustezko planarekin lotuta izan dira atxiloketa hauek. Guardia Zibilak Iñaki Goioaga abokatua Ana Paz medikua eta Inge Urrutia atxilotu zituen, eta hirurak inkomunikatuta dauzka. Goioaga Munitibarren atzeman zuten, Urrutia Getxon eta Paz Huelvako espetxean.

Halaber, Garcia Sertutxa, Arkaitz Goikoetxea eta Igor Solana presoak ere atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta haien ziegak miatu zituzten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio ez duela haien berririk. Goikoetxea lehen Huelvan eduki zuten eta maiatzetik Valdemoron ago. Solana ere lehen Huelvako espetxean egon zen preso, eta joan den otsailetik Valentzian daukate, Berria egunkariak adierazi legez.

Lander, adiz, GARA egunkariak emandako informazioaren arabera, Ertzaintzak emandako agindu baten ondorioz, Soto del Real espetxera eraman dute 2002. urtean kale erasoak egin izana leporatuta.

2009-06-10

Errepresioa

2008. urteko errepresioaren dosierra