2008-08-10

Atxiloketak

Santutxuko Maialen Zuazo eta Anabel Prieto auzokideak atxilotuak, inkomunikatuak eta espetxeratuak izan dira
.
Beste 7 kiderekin batera, auzoko Maialean Zuazo eta Anabel Prieto gazteak Guardia Zibilak iragan uztailaren 15ean burututako operazio poliziak baten ondorioz atxilotuak izan dira.
Guardia Zibilak bederatzi bizkaitar atxilotu zituen atzo goizaldean Bilbon, Elorrion, Getxon, Galizian eta Andaluzian (Espainia), ETArekin zerikusia izatea leporatuta. Atxilotuetako bat, Arkaitz Goikoetxea, erakunde armatuko kide delakoan atxilotu dutela zabaldu dute berri agentziek, polizia iturriak aipatuta. Gainontzeko zortziak poliziak fitxatu gabekoak zirela diote, bizitza normala egiten zutela eta ETAri laguntza ematen ziotelakoan atxilotu dituztela. Gaizka Jareño Ugarriza, Adur Aristegi Aragon eta Libe Agirre Mazaga elorriotarrak, Iñigo Gutierrez, Mikel Saratxo eta Aitor Kotano Sinde Getxoko Algorta auzokoak, eta Maialen Zuazo Aurrekoetxea eta Anabel Prieto Furundarena Bilboko Santutxu auzokoak dira atxilotuak.

Guardia Zibilaren arabera, ETAren Bizkaia sarea osatzen zuten guztiek. Arkaitz Goikoetxeari ustezko talde horretako buru izatea egotzi diote. 2003. urtetik sasian zela zabaldu dute, eta ETAk iaztik egindako atentatu eta eraso gehienetan parte hartu izana egotzi diote. Beraz, atzo, haren atxiloketak hartu zuen oihartzun handiena hedabideetan.

Bilboko Iturribide kaleko 68. atariko laugarren pisuan atxilotu zuten Goikoetxea, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto bizi diren etxebizitzan. Bi horiek ere atxilotu zituen Guardia Zibilak. Goizaldeko laurak izateko hamar bat minutu falta zirela indarrez sartu ziren Guardia Zibilak pisu horretara, hirurak atxilotu eta etxea miatzeari ekin zioten, txakurren eta Guardia Zibilaren talde zientifikoko kideen laguntzaz. Oso luze jo zuen miaketak: zortzi ordu.
.
albiste osoa: berria-n
erlazionatutako berri gehiago: gara, berria, gazteSarea