
2009-09-10
2009-07-08
Atxiloketak
Estatu zapaltzaileek darabilten dinamika errepresioaren jarraipena dira azken 3 euskal herritarren atxiloketa. Atxilotuak, auzoko bizilaguna Iurgi Garitagoitia, Itziar Plaza iralatarra eta Asier Borrero dira.
2009-06-30
Atxiloketak
Hainbat komunikabidek jakin arazi dutenez, Santutxuko bizilaguna, Oihana Mardaraz Orueta, beste euskal militante batekin kotxean zihoala atxilotua izan da auto-istripu bat jasotakoan.
Atxiloketa hauek salatzeko gaur arratsaldean ehundaka pertsona manifestatu dira auzoan. Manifestariek argi utzi nahi izan diete PSOEri zein Frantziako gobernuari errepresioarekin eta bide poliziekin Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa ez dutela konponduko.
Asanblada informatiboan atxiloketa hauekin espainiar zein frantziar gobernuek errepresio basatienaren alde egiten duten apustuaren beste adibide bat dela aipatzeaz gain, Euskal Herrian bizi duen gatazka politikoaren aurrean PSOEren gobernuak bide polizialetan itsutua jarraitzen duela salatu dute.
2009-06-15
Atxiloketak
Iñako Goioaga, Ana Paz eta Lander Fernandez izan dira asteburu honetan polizia espainiarrak atxilotutako auzokideak.
ETAk 2007rako Huelvako espetxeko euskal preso batzuen ihesa prestatu zuen ustezko planarekin lotuta izan dira atxiloketa hauek. Guardia Zibilak Iñaki Goioaga abokatua Ana Paz medikua eta Inge Urrutia atxilotu zituen, eta hirurak inkomunikatuta dauzka. Goioaga Munitibarren atzeman zuten, Urrutia Getxon eta Paz Huelvako espetxean.
Halaber, Garcia Sertutxa, Arkaitz Goikoetxea eta Igor Solana presoak ere atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta haien ziegak miatu zituzten. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio ez duela haien berririk. Goikoetxea lehen Huelvan eduki zuten eta maiatzetik Valdemoron ago. Solana ere lehen Huelvako espetxean egon zen preso, eta joan den otsailetik Valentzian daukate, Berria egunkariak adierazi legez.

Lander, adiz, GARA egunkariak emandako informazioaren arabera, Ertzaintzak emandako agindu baten ondorioz, Soto del Real espetxera eraman dute 2002. urtean kale erasoak egin izana leporatuta.
2009-06-10
2009-05-26
18/98 makroepaiketa
Gara egunkariak jakinarazi duenez, gaurko egunean Espainiar estatuko Auzitegi Gorenak jakitera eman duenaren harira, 18/98 makroepaiketan auzipetu eta espetxeratutako kideen kontrako ebazpenak bere horretan dirau. Kondenak aldiz, gutxitu egin ditu epaileak; 9 kide absolbitu ditu.
Sententzia osoa: klikatu hemen
Kondena guztiak: klikatu hemen
2009-05-01
Atxiloketak
18/98 sumarioan auzipetutako 8 lagunen atxiloketak eman dira berriz ere. 8 kideak baldintzapean aske zeuden. Gauean Jabier Salutregi (Deustua), Inma Berriozabal (Santutxu), Juan Pablo Diegez (Santutxu), Elena Beloki, Iñaki Zapiain, Xabier Otero, Juan Mari Mendizabal eta Jose Luis Elkoro atxilotuak izan dira. Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian atxilotu dituzte.
Santutxuko bi azokideen (Inma Berriozabal eta Juan Pablo Diegez) atxilkoketak salatzeko mobilizazioak deitu dira.
Atxilotuak askatu!
2009-04-14
2009-03-15
Errezitaldia
Ondoren, ERNAIk aurkeztutako literatur lanen bideoak:
Bideo 1
Bideo 2
2009-01-26
Ongi etorri Olatz!
.

Hala ere, errepresioaren gainetik, auzoak merezitako ongi etorria egin zion Olatzi. Bertan, auzoko hainbat eragilek opariak egin zizkioten preso ohiari. Jarrai-Haika-Segi makroepaiketan auziperatutako kideari, berotasuna eta indarra murtziatik ere heldu zitzaion Ruben Nietoren gutun batekin. Ondoren, auzoko Segiko kideek bertso bat kantatu zioten urteetan zehar Olatzek euskal gazteriaren alde borrokan aritzeagatik. Bazkarian, 100 lagun inguruk hartu zuten parte.
.
.
2009-01-18
Olatz aske!
Gaur, otsilak 17, Haika-Segi gazte erakundeetan lan politikoa egiteagatik sei urte Espainiar estatuan espetxeratuta egon ondoren, goizeko 9:15etan aske gelditu da Olatz Karro Boado Santutxuko preso politikoa. Valladolidetik libre gelditu da zigorra osoa bete ondoren. Jarraian Euskal Herrirako bidea hartu eta eguerdiko 13:30ean egingo dio auzoak lehenengo harrera.
2001eko martxoan atxilotu zuten eta lau urte bete zituen espetxe prebentiboko epe osoa bete arte. Jarrai-Haika-Segi deituriko makroepaiketan egon zen hilabete luzez eta bertan zegoela bete zituen lau urteak. Orduan aske geratu zen baina epaiketara joaten jarraitu behar zuen. Sententzia atera zenean 3 urte eta erdiko zigorra jaso zuen. 2007ko urtarrilean Espainiako goreneko ebazpena atera eta berehala berriro atxilotu zuten 6 urteko zigor berria betearazteko. Gaur, urtarrilaren 18an, bete du zigorra osorik.
Datorren larunbatean, hilak 24, egingo zaio merezitako ongi etorria gure auzoko Olatzi. Karmelo plazan izango da zita 13:00ean eta ondoren bazkaria izango da. Azken honetarako aldez aurretik apuntatau beharrra dago Herriko Tabernan.
.

branka.biz
askatu.org
2009-01-05
Nazio Manifestaldia
.
(Branka.biz)
.
Azkenaldiko jendetsuena izan da Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal herrira! lelopean Etxerat-ek antolatutako manifestazioa. Manifestariek gaixorik dauden 10 euskal presoen eta zigor osoa bete dituzten 28 euskal presoen berehalako askatasuna aldarrikatu dute. Honetaz gain, zigorraren 3/4ak bete dituzten beste 170 euskal presoen baldintzapeko askatasuna eskatu dute. PSOEri ozenki exijitu diote sakabanaketa politikarekin amaitzeko. Ertzaintzak eta Guardia Zibilak neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte Bilboko hainbat sarreratan.
.
Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez, milaka lagun batu dira gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 17:45 inguruan abiatu da manifestazioa Aita Donostia plazatik; kriseiluak -Etxerat-en ikurra horixe da- daramatzaten bi lagunek ireki dute segizioa: Santos Sagardui Jose Mari Sagardui presoaren aita zen bat eta Mari Jose Villeites Aitor Herreraren ama bestea. Haien atzetik, Euskal preso eta iheslariak etxera jartzen zuen pankarta handia, eta presoen argazkiak zeramatzaten senide eta lagunak bosta zutabetan banatuta.
Ondoren joan da manifestazioaren leloa idatzia zuen pankarta: Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira!. Pankarta horren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar. Antolatzaile eta lekukoen arabera, azkenaldian Bilbon egin den manifestaziorik jendetsuena izan da gaurkoa. Esate baterako, 18:30ean Zabalburun zegoen manifestazio burua baina oraindik jende asko zegoen Aita Donostia plaza inguruan abiatu ezinik. 19:20tan iritsi da manifestazio burua ibilbide amaierara, Bilboko udaletxe aurrera.
Ertzaintza eta Guardia Zibila nabarmendu dira eta eragozpenak besterik ez dituzte jarri. Biek ala biek neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte bai autopistan (Guardia Zibila) bai Enekurin (Ertzaintza).Milaka herritarrekin batera ekimenarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte taldeetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioan. Besteak beste, ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Nekane Erauskin eta Jone Goirizelaiak eta LABeko Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Rafa Diez aipatu sindikatuko idazkari nagusi ohia ere manifestazioan izan da.
Izan ere, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: ezker abertzaleak, Aralarrek eta ABk; ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek eta gizarte eragile ugarik. Besteak beste, Lokarrik, Bilgune Feministak, Ikasle Abertzaleak, Elkartzenek, Askapenak, Komite Internazionalistek, EHGAMek, Emunek, zein Kristau Elkarte Herritarrek. Halaber, hainbat idazle, bertsolari eta kirolarik agertu diote atxikimendua Etxerat-en ekimenari.