2009-06-30

Atxiloketak

Oihana Mardaraz auzokidea atxilotu dute Frantzian beste kide batekin auto istripua izan ondoren

Hainbat komunikabidek jakin arazi dutenez, Santutxuko bizilaguna, Oihana Mardaraz Orueta, beste euskal militante batekin kotxean zihoala atxilotua izan da auto-istripu bat jasotakoan.

Atxiloketa hauek salatzeko gaur arratsaldean ehundaka pertsona manifestatu dira auzoan. Manifestariek argi utzi nahi izan diete PSOEri zein Frantziako gobernuari errepresioarekin eta bide poliziekin Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa ez dutela konponduko.

Asanblada informatiboan atxiloketa hauekin espainiar zein frantziar gobernuek errepresio basatienaren alde egiten duten apustuaren beste adibide bat dela aipatzeaz gain, Euskal Herrian bizi duen gatazka politikoaren aurrean PSOEren gobernuak bide polizialetan itsutua jarraitzen duela salatu dute.

PSOEri leporatu diote salbuespeneko edozein neurri hartzeko prest dagoela Euskal Herriaren independentzia ekiditeko bidean. Jarraian gogoratu diote azken 30 urteetan gatazka politikoaren ondorioz 35.000tik gora pertsona atxilotu dituztela eta, hala ere, ez dutela ezer lortu. "Ez dute herri hau garaitzea lortu" adierazi dute.